Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Bisita gidatuak Getxon - Urte osoan zehar
Getxo Beste ekitaldiak, Turismoa

Bisita gidatuak Getxon - Urte osoan zehar

Data: -

Ordutegia:

Tokia:Getxo

Gure udalerria modu desberdin eta entretenigarri batean ezagutu nahi baduzu, ezin dituzu Getxon zehar egiten diren bista-gidatuak galdu. Familian, haurrekin edo taldeka gozatzeko esperientzia paregabea dira bisitak.

Zubirako antzeztutako bisita gidatua

Bisitaldi antzeztuak Zubi Esekira. Harritu egingo zaitu eta, aldi berean, oso ondo pasatuko duzu. Gure antzezleei esker, Zubi Esekiaren historia, jatorria eta funtzioak ezagutuko dituzu, eraiki zenetik gaur egun arte.

Ibilbidea egin bitartean, Getxoko toki enblematikoak bisitatuko ditugu, hala nola Churrucaren monumentua, gizakiaren eta itsasoaren arteko borrokaren sinboloa da, edo Mesedeetako Andra Mariren Eliza, Alfonso Ramilen muralen bilduma ikusteko.

Argibide gehiago izanez gero klikatu hemen.

Zaharreko antzeztutako bisita gidatua 

Portu Zaharreko kale estu eta aldapatsuak bisita-gidatu horren agertokia dira.  Bisitaren bidez, Getxoko lehenengo biztanleen ohiturak nolakoa ziren jakin ahal izango duzu.

Portu Zaharreko bizitzak dituen kokaleku nagusietan gelditzen den ibilbide bat du, besteak beste, Erriberamuneko karelean, San Nikolas baseliza zaharrean edo Farolaren iturrian.

Argibide gehiago izanez gero klikatu hemen.

Bisita gidatua, Getxo sekula kontatu ez dizueten moduan

Gure proposamena da GETXO SEKULA KONTATU EZ DIZUETEN MODUAN ezagutzea. Alde horretatik, gure aholkua da bisita tokiko gidari batekin egitea. Bi ibilbide dauzkagu antolatuta, bakoitza bi ordukoa. Autobusa erreserbatzeko aukera.

Getxo, bizitzako hiria

Udalerriko leku entzutetsuenak ezagutzeko ibilbidea. Algortako portu zahar tradizionaleko kale estuak eta arrantzaleen etxe tipikoak, batetik; eta jauregi-etxeen arkitektura aberatsa, bestetik. Bizkaiko zubia, urteetako itsas merkataritzaren eta industria-jardueraren lekukoa, batetik; eta Aixerrota izeneko errota, Bizkaia soildu zuen XVIII. mendeko lehortearen fruitua, bestetik. Hori guztia eta are gehiago, aditu profesionalen eskutik hiriaren historia eta hainbat bitxikeria ezagutu ditzazuen.

Getxo, bizitzaz harago

Bizkaian elementu artistiko gehien dauzkan hilerrietako batera bisita. Getxo, besteak beste, erriberako eta Neguriko jauregi-arkitekturagatik da ezaguna, baina hilen herria ere ikusgarria da. Heriotzaren gurtzak bizitzarekin zerikusia dauka, eta zibilizazio guztiek bizitza eta heriotza lotuta daudenaren aztarnak utzi dizkigute, mendez mende. Lotura hori zertan den jakin nahi baduzue, zuentzako moduko bisita da hau.

Edonoren beharrizanetara egokitutako bisita-gidatuak Bizkaia Zubian

Burdinazko erraldoi hau Industri Aroaren elementurik nabarmenena eta Euskadiko ikurrik ezagunenetako bat da. 2006. urtean Gizadiaren Ondarea izendatua, munduko zubi transbordadorerik zaharrena da eta Bizkaiaren historiarik berrienaren zuzeneko lekukoa.

UNESCOren ustez, "sormen-adierazpen aparta da, funtzionaltasuna eta edertasuna ederki uztartzen dituena".

Zubia, berez, obra harrigarria da, baina are harrigarriagoa da 45 metroko altuerako oinezkoen pasarelara sartzea, igogailu panoramikoen bitartez; bertatik, Abrako badiaren ikuspegi izugarriaz gozatzeaz gain, argi ikus daiteke nola funtzionatzen duten ontzitxoak, gurdiak, penduluek, motorrek, eta abar. Pasarelan zubiaren historia kontatzen duen megafonia dago, zenbait hizkuntzatan. Zubi Esekia gidari aditu batekin bisita daiteke, eta hari esker, zure bisita esperientzia ahaztezin bat izango da; izan ere, historiak eta 45 metroko altueratik naturak itsasoan eta ibaian egiten dituen antzezpenek zentzumenak eta zirrarak inspiratzen eta estimulatzen dituzte.

Taldeentzako eta bisita kulturaletarako erreserbak egiteko, Erreserbetarako Sailarekin harremanetan jarri posta elektronikoz  puente-colgante@puente-colgante.com edo telefonoz 94 480 10 12. Ekitaldi esklusiboren bat egin nahi izanez gero ere, posta elektronikoa erabili puente-colgante@puente-colgante.com.

GetxoAquariumako bisita gidatua

Itsasoaren begirada desberdina, bere edertasuna eta koloreagatik GetxoAquariumek munduko itsasoetan dagoen biziari buruzko ezagutza zabaldu eta jendarteratzen du, arrainontzi ugaritan, zehaztasunez, erreproduzituta itsas giro askotarikoak. Haietan, harmoniaz bizi dira elkarrekin arrainak, koralak, anemonak, itsas belarrak, ornogabeak eta oskoldunak. Gure arrainontzietan igerian ikusiko gaituzu, apaingarri artifizialik gabe. Langile espezialistak, ikasgela birtuala, bisita-gidatuen programa eta jarduera didaktikoak

 

Taldeak hartzeko jatetxeak

Bidean atseden hartu beharra dago, indarrak berritu eta Getxoz gozatzen jarraitu ahal izateko. Otordua egiteko jatetxeetara deitzen ibili beharrean, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin, zuen behar eta gustuetara egokitzen den lekua aurkitzen lagunduko baitizuegu. Betiko menuak eta pintxo-dastatzeak dauzkazue eskura, besteak beste. Jatetxe zein jauregi batean egin dezakezue otordua, Getxon dena da posible. Hainbat aukera eskainiko dizkizuegu eta zuek gehien gustatzen zaizuena hautatu besterik ez duzue egin beharko.

Zure lehentasunak eta aurrekontua adierazi, eta aukera ezberdinak eskainiko dizkizugu, bai betiko menuak, bai pintxoak, coffe breaka eta luncha.