Hasiera  Zerbitzuak  Agenda  Xehetasuna

Agenda

Folk Getxo BBK 2017 - 2017ko irailaren 28tik Urriaren 1era arte
Turismoa, Getxo musika

Folk Getxo BBK 2017 - 2017ko irailaren 28tik Urriaren 1era arte

Data: -

Ordutegia:Aktibitateak egun osoa; Saio nagusiak 21etik aurrera

Tokia:Areetako eta Erromoko kaleetan

Munduko musikak Areetako eta Erromoko kaleetako protagonistak izango dira, bertan Nazioarteko Folk Jaialdia - Folk Getxo BBK 2017 egingo da eta. Aurten jaialdiaren 33. urteurrena ospatuko da eta, hori dela eta, kultura eta musika proiektu anitzei zabaltzen den egitaraua gerturatuko die zaleei.

Eguneko saio nagusiak amaitu ondoren Munduko Terrazako kontzertuak hasiko dira. Jaialdiaren musika egitaraua haurrentzako saio-didaktikoaz eta kale banden desfileez osatuko da. 

Horrezaz gain, ez dira faltako Gune Solidarioa, Munduko Eskulanen Azoka eta Munduko Terrazaren gastronomia eskaintza anitza. Horiek guztiak ondo errotutako jarduerak dira Folk  jaialdian.

  Abonamendua: 50 €. Saltokiak:

- Getxoko Kultur Etxea (Villamonte, A-8; 8:00-14:30; T: 94 491 40 80)

- Kutxabanken orotarako kutxazainak www.kutxabank.es

Bestelako Jarduerak: Arratsaldeko saioak - 18:30 (sarrera dohainik), Banda desfileak - 19:30, Elkartasun gunea, munduko eskulanen azoka, gastronomia (Areetako Geltokia plazan)

Informazio gehiago: GETXO FOLK