Berriak

San Inazio parkeko umeentzako jolaslekua

2018/01/09

Info parque San Inazio

San Inazio parkeko umeen jolaslekua berritzeko lanak hasi dira gaur bertan eta 2 edo 3 astez luzatuko dira lanak. Horrez gainera, lizitazio-bidean da parkeko oinezkoentzako ibilbideak eta argiteria publikoa egokitu eta hobetzeko lanak, Gobernu Taldeak iaz zona horretan sustatu zuen prozesu parte-hartzailean jaso zen bezala.

Proiektuaren arabera, jolas-eremua egungo 121 m2tik 250 m2 ingurukoa izatera pasako da; eta elementu berriak jarriko dira bertan: zabu irisgarri bat, txikientzako saski batekin, habi-jesarlekua duen zabu bat, jolas-multzo txiki bat 8 urte artekoentzat, jolas askotako beste multzo bat 14 urte bitartekoentzat, malguki bikoitza, eskalatzeko elementu bat eta etxetxo bat txikienentzat. Informazio-kartel bat jarriko da jolaslekuan, elementu bakoitza erabiltzeko adin aproposak adierazteko. Halaber, segurtasun-zoru jarraitu berria ipiniko da, ipinitako elementu bakoitzaren altuerako erorikoekin bat datorrena.

Lanak 57.000€ inguruko zenbatekoan esleitu dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +