Berriak

Getxolandia abenduaren 16an abiatuko da

2017/11/29

Getxolandia

Abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra, ohi baino astebete gehiago, Getxolandia Gabonetako Haur Parkeak berriro ere atrakzioak eta jolasak gerturatuko dizkie haurrei Areetako Geltokia plazan. Aurten, Euskadiko Feriante Autonomoen Elkarteak (AFADE) antolatuko du parkea udaleko laguntzaz eta aurreko urteetako antzeko atrakzio-eskaintza izango du.

 Ohiko datak zabaltzeaz gain, Getxolandiak bere formatua aldatu du eta karparik gabe izango da, aurreko urteetan izandako edukiera arazoak saihesteko. Segurtasun arauak direla eta, gehienez heldu bat bakarrik sartu zitekeen umeko baina, aurten parkea aire zabalean izango denez, familia osoa sartu ahal izango da.

 Karpa ez jartzeko beste arrazoia Getxo Kultura Plan Estrategikoaren ezarpena da. Plan horretan ekimen eta jarduera kultural berriak abian jartzeko beharra zehazten da. Horien artean, adibidez aipatzekoak dira haurrentzako sormena bultzatzeko ekimenak. Hori dela eta, Romoko Kultur Etxean egiten diren Gabonak Kultur Etxean tailerren eskaintza handitu da. Guztira, abenduaren26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 4ra, 3 eta 12 urte bitarteko haurren sormena eta irudimena sustatzen duten 42 tailer antolatuko dira. Horietan, besteak beste, jolasak, pintura, collagea, eskultura, ekimen ludikoak eta adierazpen plastiko anitzak landuko dira.

 Gabonetako egitaraua borobiltzeko, haurrentzako bi txotxongilo-ikuskizun izango dira abenduaren 28an eta 29an. Antzezkizunak Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira, 18:00etan.

 Urtez urte, hainbat ekimen jartzen ditu udalak gabonetan zehar hirigunea, merkataritza eta ostalaritza bultzatzeko. Getxolandiaz gain, beste jarduera asko ere sustatzen dira lana eta familia bateragarri egiteko eta haur eta herritar guztientzako gozamenerako.

Alerta Laranja

Haizeagatik haizeguneetan eta haizeguneak ez diren tokietan igandeko 21etatik astelehenera 03etara

Por viento desde las 21 horas del domingo, 10 de Diciembre, hasta las 03 horas del lunes, 11 de Diciembre

-por riesgo marítimo costero: Navegación para los dos primeras millas desde las 12 hasta las 24 horas del lunes, 11 de Diciembre

AVISOS AMARILLOS

Por viento domingo 10: de 12 a 21 horas .

Por viento lunes 11 de 03 a 24 horas

Por riesgo marítimo-costero : Navegación para las dos primeras millas desde las 06 hasta las 12 horas.

Informazio gehiago

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +