Berriak

Kontratazioak langabezian dauden getxotarrentzat

2017/11/14

Getxoko Udalak 416.648 euroko diru-laguntza jaso du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzutik enplegua sustatzeko tokiko jardueretarako 2017ko ekitaldiko diru-laguntzen deialdia babesteko. Diru-laguntza hori, alde batetik, enplegua sustatzeko erabiliko da; horretarako, Getxoko 16 langabe zuzenean kontratatuko dira (186.837,77 €). Bestetik, Getxoko enpresentzako kontratazio-laguntzak emango dira (229.810,80 €) 50 bat pertsonentzat.

Ignacio Uriarte Ekonomia Sustapenerako zinegotziak esan duenez “enplegua sustatzera bideratutako diru-laguntzaren helburua da bultzatzea lan-merkatuan sartzera laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak, aldi baterako lan esperientzia baten bidez, beraien prestakuntza, gaitasun pertsonalak eta motibazioa indartzeko”.

 Informazio gehiago

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +