Berriak

Getxoarte 2017

2017/11/08

Azaroaren 17tik 19ra, Getxoartek herri bizkaitarrera hurbilduko du arte-praktika garaikidearen mundua. Hiru egunez, Areetako Geltokia plazako karpan kokatuko den aretoak artista berrien 31 proiektu hartuko ditu eta baita hainbat jarduerez osaturiko programa ere. Azken horiek publikoari zein artearen munduko profesionalei zuzenduta daude.

Nabarmendu behar da Getxoarte gune irekia da, zeharkakoa eta aldakorra eta helburu hezigarria eta eraldatzailea. Aretoaren ordutegia da, ostirala eta larunbata: 11.00-14.00 / 17.00-21.00, igandea: 11.00-14.00/17.00-20.00

 Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +