Berriak

Getxo Txukun Santa Anan

2017/05/19

Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean Getxoko Udalak Santa Anan (Areeta) Getxo txukun. Auzoz auzo, kalez kale izeneko parte hartzeko programa martxan jarriko du.Amaia Agirre Parte Hartze arloko zinegotziak adierazi duenez “ekimen honen helburua da herritarren proposamenak, beharrak eta kezkak zuzenean ezagutzea”.

Oraingoan,  iradokizunak hartuko ditu honako inguru honen gainean: Eduardo Coste kaletik —Gobela kalearekin batzen den guneraino—, Gobela, Ibaigane eta Amaia kaleak— Getxoko aldeã—, eta Errebitarte kaleraino— Getxoko  eraikinak—.

Amaia Agirre Herritarren Parte Hartze Arloko zinegotziak adierazi duenez “obra txikietarako dagoen aurrekontuarekin auzoan egin daitezkeen hobekuntzak jasoko dira. Era horretan, ezin izango dira jaso, esate baterako, kaleak, parkeak edota auzoak osorik berriz urbanizatzea ...-. Era berean, ez dira sartuko programan ekipamendu handiei lotutako eskaerak (kiroldegia, igerilekuak, osasun zentroak...), teknikoki edota ekonomikoki bideragarriak ez diren proposamenak, edo Udalaren eskumenekoak ez diren esku-hartzeak”.

Informazio gehiago

www.txukungetxo.net

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +