Berriak

Getxo Kirolak: 2016ko Memoria

2017/04/12

Getxo Kirolak-ek 27.103 abonaturekin itxi zuen iazko ekitaldia. Kopuru hori 2015. urtekoaren oso antzekoa da –2015ean 27.300 bazkide zeuden–, eta eutsi egin dio 2008tik izan den abonatu kopuruaren igoerari, 4.000 inguru gehiago baitaude. Getxo Kirolak-en jarduera-txostenetik ateratako datuen arabera, jende ugarik parte hartu du kirol jardueretan, amateur, eskola eta federatu mailetan; eta instalazioak asko erabili dira. 8.000 lagunentzako ikastaroak eta kirol federatuko 4.600 jarduera antolatu ziren.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +