Berriak

Omenaldia egin da

2019/02/02

Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimen aldeko omenaldia egin da

Getxoko udalean ordezkaritza duten alderdi politiko ordezkariekin, beste pertsona batzuekin batera, egin da gaur goizean Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimei gorazarre ekitaldia.  

Galeako pasealekuan dagoen “Oroimenaren liburua” eskulturaren ondoan egin da, bederatzigarren urtez. Lau txistularik “Agur Jaunak”  jo eta minutu bateko isilunea gorde ondoren, lore-eskaintza egin da eskulturaren aurrean.

 2009ko ekainean osoko bilkuran aho batez hartutako akordioarekin bat etorriz,  aipatutako biktimei errespetua, oroitzapena eta bihotz-bihotzetiko omenaldia aitortu zaie jendaurrean, adiskidetasuna eta elkartasuna giltzarri dituen aitorpen publikoa.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +