Berriak

Udal Araudi Organikoaren aldaketa

2019/01/15

Acuerdo ROM

Udal Gobernuak (EAJ/PNV eta PSE-EE) akordioa egin du PP eta Herritarra-Ciudadanos alderdiekin Getxoko Udalaren Udal Araudi Organikoa (UAO) aldatzeko; hitzarmena onartzeko erabakia urtarrileko osoko bilkuran hartuko dute. Nobedade handienak bezala, honako hauek proposatzen ditu: udal aurrekontuen tramitazioaren erabateko garapena; Bozeramaileen Batzordearen arautzea (egungo erregelamenduak egiten ez duena); batzorde informatiboak jendaurrekoak izatea; eta hiritarren parte-hartzea ere arautzea bai aipatutako batzordeetan bai osoko bilkuretan zein Erakunde Autonomoen Kontseilu Errektoreetan, azken gai horren araupetzea oso mugatua baita gaur egun.

Testua bultzatzen duten alderdiek lantaldean parte hartzerakoan izan duten adostasunerako borondatea azpimarratu nahi dute, “lau alderdi desberdinek bermaturiko azkeneko proposamen bat lortzeko funtsezkoa izan baita; proposamenak Udalbatzaren %70aren babesa du, Udalaren funtzionamenduaren oinarrizko araua egungo errealitate juridikora gaurkotu eta egokitzeko aurrerakuntza garrantzitsua delarik, baita herritarren parte-hartzearen alorrean ere”.

Batzorde Informatiboak eta Erakunde Autonomoetako Kontseilu Errektoreak jendaurrekoak izango dira, hiritarrei aukera emanez bertaratu eta parte hartzeko, eta udal aurrekontuak onartzeko prozedura berria arautuko da.

Informazio gehiago.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +