Berriak

Manuel Gainza aparkalekua

2018/12/28

Tokiko Gobernu Batzarrak 3.899.830€-tan (BEZa barne) esleitu du Algortako Manuel Gainza parkeko lurrazpiko aparkalekuaren proiektuaren idazketa eta obra. Lanen iraupena bi urtekoa izango da eta datorren otsailean hastea aurreikusita dago.  Halere, datorren hilabetetik aurrera, aparkalekua eraikitzen hasi aurreko hainbat lan ikusiko dira: besteak beste, obrako itxiturak ipiniko dira, argiteria publikoa kenduko da eta parkean dauden zuhaitz espezieak, ahal direnak, beste toki batzuetan birlandatuko dira; gaixorik daudenak, berriz, kendu egingo dira.

Aparkaleku horren eraikuntza Algortako hiriguneko bidea berrantolatzeko proiektuaren barrukoa da, udal Gobernuaren (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren arteko akordioaren emaitza dena. Orain arte, lanak hasiera batean aurreikusitako epeak eta hiritarrekiko konpromisoa bete egin dira.

Aparkalekuak 243 aparkatzeko toki edukiko ditu, hiru solairutan banatuta. Guztira eraikiko den azalera 7.000m2-koa da eta Algortan, txandatze sistemako lehenengo aparkalekua izango da, egoiliar eta abonatuentzat. Sarrera Telletxetik izango da eta irteera Bolue kaleko jaitsieratik.

Alerta Laranja

.

- prezipitazio iraunkorragatik osteguneko 12.00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan asteazkeneko 24:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak asteazkeneko 17:00etatik 20:00etara

-Gomendioak
-Babes Zibilaren udal Plana, 0 fasean, indarrean, prezipitazio handiagatik eta olatuengatik

Abisu horiak
- haizeagatik haizeguneetan asteazkeneko 12:00etara
- itsasaldeko arriskugatik: Kostaldeko kalteak osteguneko 06:00etatik 08:00etara
- itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan astearteko osteguneko 00:00etatik 12:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +