Berriak

Terrorismoaren biktimei gorazarrea

2018/11/30

Getxoko Udalak terrorismoaren biktima guztien omenezko urteko ekitaldia egin du gaur, ostirala, azaroak 30, Oroimenezko ekitaldi hau egiten da 2009ko martxoko osoko bilkuran akordioa lortu zenez geroztik. Imanol Landa alkatea buru izan da eta udal alderdi politiko guztietako ordezkariak izan dira bertan, EH-Bildukoak izan ezik.

Minutu bateko isilunea gorde da. Ondoren, alkate getxotarrak loreak utzi ditu San Inazio plazako eskulturaren oinean eta, amaitzeko, hiru txistularik Agur Jaunak abestia jo dute.

Gaurko ekitaldi hau, halaber, beste bi ekitaldiri gehitzen zaie: batetik, Gerra Zibilaren, lehenagoko gatazka zibilen eta frankismoaren biktimak gogoratzeko otsailean egin zen omenaldiari; eta bestetik, joan den azaroaren 10ean izandako Oroimen Egunari. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +