Berriak

Azaroaren Osoko Bilkura

2018/11/28

Gobernu Taldearen (EAJ/PNV eta PSE-EE) eta PPren aldeko botoekin, GUK eta EH-Bilduren aurkako botoekin, eta Ciudadanosen abstentzioarekin, Getxoko Udaleko Osoko Bilkurak behin-behinean onetsi du Ormazako hiri-lurzorua garatzeko hiri-antolamenduko. Erabaki horri esker, besteak beste, eraikigarritasuna 23.806 m2-tik 30.749 m2-ra gehitu ahalko da, babes ofizialeko 116 etxebizitza eraikitzeko (69 babes estandarrekoak eta 47 tasatuak), eta 145 etxebizitza libre inguru; 5.000 m2-ko hiri-parke bat ere lortuko da.

Bestalde, Udalbatzak hasiera batean onetsi du Getxoko bizitegi-eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko baldintzak arautzen dituen ordenantza; horri esker, eraikin batzuetan elementu mekanikoak jartzea baimenduko da, zehazki beren eraikuntza-ezaugarrien ondorioz igogailurik jarri ezin den baina arrapalak nahiz plataforma edo aulki jasotzaileak onartzen dituzten eraikinetan.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +