Berriak

Gabonetako argiak abenduaren 4an piztuko dituzte

2018/11/28

Datorren asteartean, abenduak 4, Gabonetako argiztapena piztuko da Getxon, eta urtarrilaren 6ra bitartean piztuta egongo da.  Romo Kultur Etxearen inguruan, 18:30ean piztuko da ofizialki.

Udalak, bigarren aldiz, argiztapen  horren kudeaketa osorik hartu du bere gain eta 222.066€ inbertitu ditu. Horrek %38ko hazkundea suposatzen du aurreko urtearekin alderatuta; horregatik dekorazioa hedatu da aurreko urteetan argi-dekoraziorik ez zuten kale eta plazetara. Zerbitzu hori esleitzeko Azpiegitura Sailak, Sustapen Ekonomikorako arloarekin elkarlanean, prozedura irekia egin du eta helburua izan da “instalazio homogeneoa, antolatua eta arautegiarekin bat egiten duena egitea, segurtasunean hobekuntzak ezarriz”.

Argiak pizteko ordutegia hurrengoa izango da: 07:00etatik 08:30era arte, eta 17:30etik  23:00ak arte igandetik ostegunera, eta 17:30etik 01:00a arte ostiral eta larunbat gauetan, baita jaiegun bezperetako gauetan ere.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +