Berriak

Punta Begoña Galeriak

2018/07/20

Punta Begoña Galeriek bere tokia izango dute atzo Santanderren inauguratu zen eta datozen bi urteotan estatu espainiarrean eta munduko hainbat tokitan izango den BEAU, Espainiako Bienal de Arquitectura y Urbanismo izenekoan. Azken bi urteetako arkitektura proiektu onenak ikusgai egongo dira Bienalaren katalogoan, baita estatuko nahiz nazioarteko espazio esanguratsuetan egingo diren aurkezpen, erakusketa, tailer eta denetariko jardueretan ere. Hautatutako proiektuen artean egongo da Getxoko Punta Begoña Galeriak zaharberritzeko eta haiei balioa emateko prozesua. Han egin diren ikerketa lanak eta lanok webgunearen bidez erregistratu eta gizarteratzeko modua ikusita, Bienalak proiektua saritzea erabaki du, eta Ikerketa Erakusketako finalista izendatu du. Getxoko Udalak eta UPV/EHUk uste dute “garrantzi handiko esker ona da, ematen duen Foroagatik zein lehiatu diren eta hautatuak izan diren gainontzeko proiektuengatik eta baita zabaltzeko suposatzen dituen aukerengatik ere, Katalogo ofizialean agertzeak nazioarteko ibiltaritza bermatzen baitu”.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +