Berriak

Usategi parkea hobetu eta egokituko da

2018/07/06

Algortako Usategi parkeko barandak berriztatu eta behegaina, hormatxo eta paretak garbitu ondoren, Getxoko Udalak udalerriko eremu ezagunenetako honen hobekuntza estetiko eta funtzionala egiteko agindutako lanekin jarraituko du.

Beste alde batetik, etorkizunerako bi jarduketa aurreikusten dira; horiek gauzatzeko izapideak egiten ari dira dagozkien proiektuak idazteko: bata, kafetegiko eraikinari dagokiona, bere egituraren egoera, fatxadak eta estalkia hobetzeko; eta bestea, eraikina bera irisgarri egiteko, eta halaber, Genartxuko amaiera Usategi parkearekin lotzeko, igogailu bat ipiniz.

Argibide gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +