Berriak

Euskararen Laguna diren saltokien Sarea aurkeztuta

2018/04/11

Getxoko Udalak Euskararen Laguna diren saltokien sarea aurkeztu du gaur prentsaurrekoan, merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko, udalerriko dendariek eta ostalariek adierazitako borondatea oinarri gisa hartuta. Kideek euskararen aldeko jarrera erakusten duen Txantxangorriaren irudia ipiniko dute establezimenduetan, herritar guztiei euskara erabiltzeko gonbidapena eginez. “Asmoa da Euskararen Laguna diren saltokien sarea eta euskaraz artatua izan nahi duten bezeroen artean zubia eraikitzea”, azaldu du Koldo Iturbe, Euskara zinegotziak. 

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +