Berriak

2018ko aurrekontu parte-hartzaileak

2018/03/09

Udalerriko parkeak eta lorategiak hobetzeko proposamena izan zen bozkatuena 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen barruan proiektuak lehenesteko bigarren fasean, zein otsailaren 11an bukatu zen. Boto gehien lortu zituzten hurrengo proposamenak izan ziren: udalerriko hainbat gunetan komun publikoak jartzea eta irisgarritasuna hobetzeko igogailu bat jartzea Aiboako geltoki inguruko desnibela murrizteko helburuaz. Proiektu horiek aurrera eraman ahal izateko milioi euroko diru-partida erreserbatu dute.

Amaia Agirre Gobernu Irekiaren zinegotziak oso positibotzat jo du herritarrek izan duten parte-hartzea, udal aurrekontuei ekarpenak egin ahal izateko aurten lehenengo aldiz martxan jarri den honetan. “Halere”, esan du Agirrek, “jarduerak sustatzen jarraituko dugu herritarren eta Udalaren artean gero eta harreman estuagoa eta aktiboagoa lortze aldera. Gure ustez, hautatutako proposamenek zerbitzua eta erantzuna emango dizkiete, hainbat jarduketa eta tematikatan, udalerriko auzo eta adin ezberdinetako pertsonei”.

Informazio gehiago

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +