Prentsa Oharrak

Gobernu Irekiaren Plan Zuzendaria

2016/03/18

Udalaren Gobernu Irekiaren Plan Zuzendariaren bidez, 2016. urtean hiru ekintza-eremu eta 16 ekintza garatuko dira. Planaren ildo orokorrak alkateak, Imanol Landak, eta Komunikazio, Herritarren Arreta, Gardentasun eta Herritarren Parte Hartzeko zinegotziak, Amaia Agirrek, aurreratu zituzten.

“Plan honen bidez, pauso bat gehiago egin nahi da ekintza publikoko eredu konprometituago eta arduratsuago baterako bidean, praktikarik onenak sustatzen dituena eta herritarrak erabakiguneetara gehiago hurbiltzen dituena, horrela hurbilen daukaten erakundearenganako konfiantza sendotu ahal izateko. “Planaren eremu bakoitzean egingo ditugun ekintzen bitartez, urrats bat gehiago eman gura dugu ekintza publikoko eredu berri bat bultzatzeko, konpromiso handiagoa duena eta arduratsuagoa dena, praktika onenak sustatzen dituena, eta herritarrak erabaki-eremuetara gehiago hurbiltzen dituena".

 

2015eko memoria

 

2015eko Gobernu Irekiaren ekintzen memorian, 134 ekintza jaso ziren, udaleko zazpi arlo eta udal erakunde autonomok eginak. Memoriak bere baitan 19 ekintza jasotzen ditu gai hauen inguruan, besteak beste: zerbitzuen gogobetetze azterlana, udalerriaren pertzepzio orokorra, Getxoko errealitatea komertzioari, kontsumoari edo kultura-aniztasunari buruz jakiteko azterlanak, eta herritarren zenbait behatoki.

 

Gainera, 30 ekintza abiatu ziren lan transbertsalaren, sektoreetako foroen eta laneko mahaien ingurukoan. 29 ekintza gizarte eragileen parte hartzea daukaten planen edo programen inguruan; parte hartzeko 38 esperientzia (Auzoz Auzo, Punta Begoñako galeriak, Getxo Kokrea, Ahalduntze Eskola, Kultura arteko Elkarrizketak, eta abar).

2015eko Memoria.

Herritarren parte hartzea

Arlo eta organismoek hainbat eremutan gauzatzen jarraituko duten ekintzez gain, memorian jasotzen den bezala, planak 2016ko udal aurrekontuen partida bati buruzko herritarrek parte hartzeko prozesua du bere baitan. Auzoz Auzo berrian egingo da (Getxo Txukun); Gobernu Irekiaren atari berria abiatuko da; alde biko elkarreragina ahalbidetuko duen APP berria sortuko da; udaleko langileentzat zenbait prestakuntza ekintza egingo dira, eta parte hartzearen eremurako jarduketa protokolo bat eta erabilera espezifikoko eskuliburu bat egingo dira, baita 2017-2019 Plan Zuzendaria ere.

Erabateko gardentasuna

“Erabateko gardentasunerantz ibiltzen jarraitzearen garrantziaren jakitun garenez gero, udala legeak ezartzen dituen betebeharrak baino urrunago doa. Horregatik, Gardentasunaren Legeak eskatzen duena baino informazio gehiago eskainiko diegu herritarrei”. Eremu honetan Getxok gardentasun gehien daukaten estatuko udalen artean egoten jarraitu nahi du (% 100arekin, Transparencia Internacional ITA erakundeak egindako auditoretzaren arabera).

Gardentasunaren alorrean, era berean, streaming kanal berria abiatuko da, herritarrek udaleko osoko bilkurak zuzenean ikusi eta entzun ahal izateko. Era berean, informazio erraz eta eskuragarriagoa emateko ekintzak finkatu dira, eta gardentasunean dauden ataletan sartzea sustatzeko kanpaina egingo da, baita datu irekietan eskaintzen direnetan sartzeko ere.

Datu irekiak

Amaitzeko, datu irekiei dagokienez (Open Data), pertsonei eskaintzen zaien informazioa hobetuko da, errazago eta eskuragarriagoa eginez. “Ekimen hauen bidez”, adierazi zuen Amaia Agirrek, “gure erakundea jendeari hurbildu eta herritarren parte hartzea hobetzeaz gain, berrikuntza eta tokiko balioaren sorrera sustatzen dira, pertsonek eta merkatuko enpresek informazio publikoaren onurak jaso ditzaketelako eta balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu berriak eskaini ahal dituztelako”. “Open data”k datuen katalogo edo zerrenda bat ematen du, zenbait formatutan, datuok birbanatzeko, berrerabiltzeko eta aprobetxatzeko.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +