Prentsa Oharrak

Antzerki uda Punta Begoñan

2018/06/13

Mikroantzerkia

Ekaineko datozen asteburuei begira, Getxoko Punta Begoña Galerietan mikro-antzerki ziklo bati ekingo dio. Hainbat antzezpen izango dira ibilbide zabaleko euskal autore eta antzezleen eskutik; hala nola, Isidoro Fernandez, Olatz Beobide, Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi edo Ainhoa Aierbe. Euskaraz eta gaztelaniaz antzeztuko diren 8 antzezpen izango dira emanaldi bikoitzean ikusi ahal izango direnak ostiral, larunbata eta igandeetan.

Eskaintza kultural hau Getxoko udalak, Horacio Echevarrieta eta industria gizonak finantziatutako eta Ricardo Bastida arkitektoak garatutako eraikuntza honen 100. urteurrenaren barruan kokatzen da. Koldo Iturbe Kultura zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez “Getxoko Udalak, EHUko Unesco “Kultur Paisaiak eta Ondarea” Katedraren partaidetzarekin, kokapen pribilegiatu batean dagoen espazio honen erabilera jarri du jomugan, eta horretarako hainbat ekintza eta ekitaldi izango dituen programa bat jarri du abian, bide batez Galerien erabilpen artistiko eta kulturala bultzatuz eta hau guztia getxotarren eta bizkaitarren eskura jarriz”.

Halaber, programazioak izaera solidarioa izango du, bertan antolatzaileak itsulapiko bat jarriko baitu, Zabalketa GKEk, Udalaren laguntzaz, aurrera daraman SolidaridUp ekimenarekin kolaboratzeko. Ekimen horrek helburu du udalerriko enpresek eta dendek elkartasunaren eta garapenerako lankideratzaren alde aktiboki parte hartzea. Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/cooperacion-al-desarrollo/noticias/124 

Programazioa

Ostiralean, ekainak 15, 18:00tan Ganba Alaia eta 19:00tan Ojos que no ven. Bigarren sesioa 20:00tan abiatuko da Ganba Alaia antzezpenarekin eta 21:00tan berriz Ojos que no ven. Isidoro Fernandezek eta Olatz Beobidek jokatuko dute Ganba Alaia, eta Nati Ortiz de Zaratek eta Carmen Pardok berriz Ojos que no ven.

Larunbatean, ekainak 16, 18:00tan Nomofobiak eta 19:00tan El último Hbasburgo. Bigarren sesioa 20:00tan abiatuko da. Nomofobiak lehenik eta ondoren, 21:00tan El último Hasburgo. Olatz Beobidek, Belen Cruzek eta Amaia Lizarraldek Nomofobiak eskainiko dute eta Lola Markaidak eta Koldo Olabarrik berriz, El último Hasburgo.

Asteburuari amaiera emateko, igandean, ekainak 17an horrela osatuko da programazioa: 18:00tan El último Hasburgo eta 19:00tan Ganba Alaia. Bigarren sesioa 20:00tan hasiko da El último Hasburgorekin eta 21:00tan amaitu Ganba Alaiarekin.

20 minutu inguru irauten duten antzezpen minimalistak dira Galerien agertoki berezi horretan ederki integratzen direnak.

Sarrera dohainik da eta Punta Begoña Galerietan, Turismo bulegoan -Ereaga hondartza z/g. 48992 Getxo. Telefonoa: (+34) 94 491 08 00. Helbide elektronikoa: infoturismo@getxo.eus -, eta Algortako Kultur Etxean (Villamonte) eskuratu ahal izango dira.

Programazioa

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +