Prentsa Oharrak

“LaKantera Prototyping 3DLAB” jardunaldia, ekainaren 22an, Arrigunagan

2018/06/08

Impresion 3D

LaKantera Prototyping 3DLAB izeneko espazioan 3D diseinuak eta inprimaketak skate-ko prototipoak egiteko eskaintzen duten aukera guztiak erakutsiko dira. Parte hartzeko espazio irekia izango da eta sortu-diseinatu-inprimatu dinamikak sortuko dira bertan.

Espazio hori kudeatzeaz arduratuko da 3DLAN elkartea, Getxo Kirolak-ekin eta Getxolan Udaleko Ekonomia Sustapeneko Arloarekin elkarlanean.

Ekainaren 22a baino lehen, skatean ibiltzen direnek ideiak, eskaerak eta erronkak (babesleak, skatea norberaren zaletasunei egokitzeko produktuak...) adierazi ahalko dituzte sare sozialen bitartez. Interesa duten pertsonak beren ideiak bidali beharko dituzte 3dlan@3dlan.org helbidera edo @3dlan_org idatzi, eta ekainaren 22an erantzuten saiatuko dira.

Jarduera-egitaraua

Arrigunagako pistan hainbat jarduera egingo dira:

       *17:00. LaKantera Prototyping 3DLAB abian jartzea: 3D inprimagailuak martxan, 3D inprimaketako laborategi txiki batek nola funtzionatzen duen azaltzea, azalpen praktikoak in situ, etab.

  *17:30. Kirolaren esparruan 3D inprimaketa erabiltzeko laginak: 3D-n inprimatutako objekturen bat aurkeztea, skateari lotuta dagoena.

  *18:00. 3D inprimaketarekin gauzatu daitezkeen skateari lotutako erronkak identifikatzeko dinamika. Skatean ibili ohi direnek aurretiaz adierazitako erronkak.

  *19:00h. 2-3 erronka aukeratzea eta lehen diseinuak egitea batera.

    *21:00h. Jardueren amaiera.

3D tailerrei buruzko balantzea

Aurten 34 lagunek parte hartu dute 3D inprimaketako tailerretan, Udalak 3DLAN.org elkartearekin batera sustatuak. Ekimen honen bidez, kirolaren eta ongizatearen eremuko erronkak bilatu dira, 3D diseinuaren eta inprimaketaren teknologiarekin erantzun ahal zaienak, eta gizarte-arloan eta merkatuan inpaktu potentziala duten produktuak sortu.

Alor tematiko hauek landu dira: taldeko kirolak (errugbia, futbola, saskibaloia, ...), uretako kirolak (bela, igeriketa, surfa, ...), banako kirola (runninga, tenisa, fitnessa, skatea, ...) eta bizitza egokitua (ezintasunak, adineko pertsonak, ...). Planteatutako prozesuak zenbait fase zituen: 1) beharrizanak identifikatzea eta ideiak sortzea; 2) diseinua-workshopa eta 3) 3D fabrikazioa eta inprimaketa.

Faseak eta prototipoak

Soluzioak asmatzeko lehenengo fasean 34 erronka egin ziren. Horietatik 16 aukeratu ziren diseinu-faserako, merkatuko aukeren eta egingarritasunaren irizpideekin, prototipoak sortzeko. Azkenik, 11 piezako diseinuaren amaiera lortu zen, eta lehenengo prototipoak inprimatu ziren: zango-babesak; kirol-arrantzarako apeu argidunak; gilak, ingurune leunagoekin, mozten ez dutenak; kapsula estankoa, giltzak (autokoak, etxekoak etab.) gordetzeko; algen deflektoreak: lemaren babesa, algarik ez dadin kateatu; arrautza-ontzia / funtzio askotako kaiola, moduluduna, Boccia kiroleko bolak gorde edota harrapatzeko, desgaitasuna duten pertsonentzat diseinatutako jokoa; plastikozko atzamar-ferula zurruna / irmoa, atzamarren azken falangea ez dadin tolestu; egokitzailea / gida / posizionatzailea / besoen ferula, umeei golfean jokatzen laguntzeko; erabilera askotako heldulekua; ortesi antiekinoa eta plataforma egokitua, atzazalak mozteko gailua erabiltzeko.

Hamaika prototipo horietatik, helburua orain gutxienez 4 identifikatzea da, negozio-aukerak sortzeko aukerekin, eta Getxo gizarte eta ongizate alorretan berrikuntzari irekitako espazioa izan dadin apustu egiten jarraitzeko helburuarekin.

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +