Udal Hilerria

Getxoko udal hilerriak 41.000m2 inguruko azalera dauka, eta bertan 500 panteoi eta 1.700 hilobi, 3.000tik gora horma-hobi eta 2.700 hezurtoki inguru daude.

Getxoko kanposantuan Bizkaiko panteoirik handienak eta galantenak daude. Horietako askok, gainera, aipatzeko modukoak diren bitxikeriak dituzte. Hilerri barrutik soilik osteratxoa eginez gero miretsi ahal dira bitxikeria horiek.

Panteoirik handiena, adibidez, burdinez landutako atea zenbait motiboz apainduta. Munduan antzeko ezaugarri horiek dituzten holako bi ate baino ez dira, eta horietako bat da Getxokoa. Ate hori, hain zuzen, Arte Ederretako Fakultateko ikasleentzako aztergai da. Barruan, behegaina, Lucarini eskultore ezagunak egindako mosaikoaz apainduta dago.


Beste bost panteoi, aingeruen irudiak gailentzen direnetan, Miguel Conrado García de Salazar eskultore algortar ospetsuak egindakoak dira. Beste batzuk, berbarako, Arantzazuko santutegian dute inspirazio iturri eta hormigoi hutsez eginikoak dira, edo estilo gotikoa dute edo, besteetan, irudiekin apainduta dituzte hormak, non bertan agertzen diren pertsonaietako batzuei  Leonardo da Vincik La Gioconda koadroan erabili zuen efektu optiko berbera aplikatu zaien.

Cementerio municipal

944602296 (Bostgarrena, s/n Andra Mari)
Horario: de lunes a viernes de 8 a 18h , sábados y festivos de 9 a 18 h.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +