Oharrak eta Berriak

Bandera gorria Areeta, Ereaga eta Arrigunaga hondartzetan

2018/06/11

Areeta, Ereaga eta Arrigunaga hondartzetako ura ez da ona bainatzeko egun hauetan erakunde ofizialek egindako analisien arabera, “koliforme nibelak libreki bainatzeko baino altuagoak direlako”.

Joan den astean gertatutako euri-jasak direla eta, Galindoko Hondakin Uren Araztegiak et Ur Patzuergoak biltegiak uztu behar izan zituzten. Halere, euri-jasa horiek itsasadarraren ur-goraldia eragin zuten eta, horren ondorioz, hondoko lokatzak ere altxatu ziren.

Egoera hau itsasadarraren bokalean dauden hondartza guztietan dago, eta laister konpontzea espero da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +