Oharrak eta Berriak

2018ko Ekitaldirako araungintzako egutegia onestea

2018/04/13

Lehendakaritza Arloko zinegotzi arduradunak proposatuta, ondorengoa erabaki da:

  • LEHENENGOA.- Getxoko Udalaren 2018ko ekitaldirako araugintzazko egutegia onetsiko da. Eduki hau izango du:
    HIRIGINTZA ARLOA:
    - Araututako aparkatzearen udal zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
    - Hirigintzako lizentziei eta jakinarazitako egintzei buruzko udal ordenantzaren aldaketa.
    - Ereagako hondartzaren eta Algortaren arteko igogailuaren erabiltzaileen araubidearen aldaketa.
    - Hiri garbiketako udal ordenantzaren aldaketa.
    - Eginda dauden eta egoitza izaera duten eraikinetan igogailuak jartzeko baldintzak arautzen dituen udal ordenantza aldatzea.
    - Dauden eraikinen beheko solairuetan dauden lokalak etxebizitza bihurtzeari buruzko ordenantza aldatzea.
    OGASUN ARLOA:
    1.- Tokiko zergak arautzen dituzten ordenantza fiskalak aldatzea, helburu hauekin:
    - Zerga tasak egokitzea.
    - Hobari batzuk aldatzea.
    2.- Tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalak aldatzea, helburu hauekin:
    - Tarifak eguneratzea, bizitzaren kostuaren indizeen arabera.
    - Tarifa murriztuen sistema homogeneizatzea, gaitasun ekonomikoaren arabera, familia-errenta estandarizatuaren bidez.
    3.- Ordenantza fiskalak onestea, ondoko instalazio, zerbitzu edo jarduerak abian jartzeko tasak ezartzeko:
    - Romoko Kultur Etxea.
    - Getxo Antzokia.
    - Punta Begoñako galeriak.
    - Hileta zibilak.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +