Oharrak eta Berriak

Zerga-ordenantza batzuen aldaketaren behin behineko onarpena

2018/02/08

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga, Estolderiagatiko Tasa, Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasa,  Jarduera eta Instalazioekin lotutako zerbitzuak eskaintzeagatiko eta Establezimenduak irekitzeko Tasak eta Hirigintza zerbitzuengatiko, Obra Lizentziagatiko eta beste Zerbitzu Tekniko batzuetako Tasa arautzen dituzten  Ordenantza Fiskalen aldaketaren behin-behineko onespena.

Getxoko Udalak, 2018. urteko urtarrilaren 31an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen  hurrengo Ordenantza Fiskalen  aldaketaren behin-behineko onestea:

  • Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga arautzen duen Zerga Ordenantza.
  • Estolderiagatiko Tasa arautzen duen Zerga Ordenantza.
  • Zaborra Bildu, Garraiatu eta Tratatzeagatiko Tasa arautzen duen Zerga Ordenantza.
  • Jarduera eta Instalazioekin lotutako zerbitzuak eskaintzeagatiko eta Establezimenduak irekitzeko Tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskala.
  • Hirigintza zerbitzuengatiko, Obra Lizentziagatiko eta beste Zerbitzu Tekniko batzuetako Tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala. 

Bere arrazoiko espedienteak jendearentzat erakusgai gelditzen dira, Tokiko Ogasunen abenduaren 16ko 9/2005 Foru Arauaren 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Udalaren iragarki-taulan, 30 laneguneko epe batez, iragarki hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan interesdunek  espedientea aztertu eta egoki deritzaten erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +