Oharrak eta Berriak

Ereagako igogailuaren ordutegia luzatu da

2017/11/14

Ereagako igogailuak aste honetan funtzionamenduko ordutegi berria jarri du martxan, zerbitzua handituz. Horrela, ekainean, uztailan, abuztuan eta iralilean,  igandetik ostegunera, 9:00etatik 23:00etara erabili ahalko da; ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan eta San Inazioko eta Portu Zaharreko jaietan, 9:00etatik 00:30era. Abenduaren 24an eta 31n 9:00etatik 18:00etara ibiliko da; abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean 10:00etatik 21:00etara, eta urteko gainerako egunetan, 9:30etik 23:00etara.

 Ordutegi berriari esker, ekipamendu hau gehiago erabili ahalko da neguko hilabeteetan (hilabete horietan 20:00etan ixten zen). Hiru denboraldi zeuden, hiru ordutegirekin (Gabonetan salbuespenak zeuden), eta orain bi egongo dira, bateratzeko helburuz. Aldaketa nagusia da azaroan, abenduan, urtarrilean, otsailean eta martxoan ordutegia hiru orduz luzatuko dela. Ixteko ordua, oro har, 23:00etan izango da, aurretik aipatutako datak izan ezik.

Urteko lehen 10 hiletan, igogailua 300.000 pertsona inguruk erabili dute, udaberria eta udan erabiltzen da gehien.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +