Oharrak eta Berriak

Zolatze lanak Jose Maria Iparragirre kalean

2017/11/10

Astelehenetik, azaroaren 13tik aurrera, zolatze lanak hasiko dira egiten Jose Maria Iparragirre kalean.

Lanak hurrengoak izango dira: zoladurako galtzada-harria kentzea, lautzea hormigoiarekin, eta ondoren asfaltatzea eta ibilgailuetarako errepidea eta dagoen parterrea pintatzea.   

Lan horiek egin ahal izateko, ibilgailuen aparkalekuak hutsik egon beharko dira. Oinezkoak espaloitik joan ahal izango dira eta autoak garajeetara sartu ere. Lanak erdiz erdika egingo dituzte.

Lanek irauten duten bitartean jarriko diren seinaleei adi egoteko arreta eskatzen da. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +