Oharrak eta Berriak

Azaroaren 18an, larunbata, irekiko da berriz Gobelako metro geltokia

2017/11/17

  •  Geltokia martxan egongo da berriz larunbata, azaroak 18, goizeko 06.00etan.
  • Bizkaiko Garraio Partzuergoak emandako informazioaren arabera, markesina aldatzeko lanak aurreikusitako epean burutzen ari dira.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) Getxoko Gobelako metro geltokiko markesina aldatzeko lanei ekin zien astelehenean, azaroak 13. Estalkia modu seguru eta eraginkorrean desmuntatu ahal izateko, geltokia itxita egon da astelehenetik. Bost egunotas trenak normal ibili dira eta bezeroek Areeta edo Neguriko geltokiak erabili dituzte.

Obrekin jarraituko dute datozen bost asteeta, gaueko ordutegian.

Mesedez, barkatu lan honek eragindako eragozpenak.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +