Oharrak eta Berriak

Aldaketak TAOko makina automatikoetan

2017/10/27

Gaur egun araututako aparkatze-zerbitzuaren emakidadun den EYSA enpresak makina automatikoetako elementu batzuk eguneratu eta hobetu ditu, baita zerbitzua kudeatzeko softwarearenak ere.

Une honetatik aurrera, kreditu- eta zordunketa-txartelekin egindako ordainketak denbora errealean gauzatuko dira; hala, iruzurrak ekidingo dira. contactless sistema ezarriko da; banku-sistema horren bitartez kreditu- eta zordunketa-txartelekin ordaindu daiteke txartela makinara hurbiltze hutsarekin, eta ez dago zertan txartela sartu.

Beste aldaketa nabarmen bat aurreordainketako txartelei buruzkoa da; izan ere, hasiera batean ordainketa birtualagatik ordeztu dira, eta oraingo saldoa mantenduko dute.  Enpresa emakidaduna harremanetan jartzen ari da erabiltzaileekin, jarraitu beharreko prozedura jakinarazteko xedez.

Zalantza, arazo edo iradokizunik izanez gero, jar zaitezte harremanetan telefono-zenbaki honen bitartez: 647 35 14 12; halaber, zerbitzuaz arduratzen den enpresako bulegoetara ere joan zaitezkete: Ibaigane kalea, 15, 5. solairua, 5. atala.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +