Oharrak eta Berriak

2017. Urteko errolda fiskalen onespena

2017/05/10

2017 urterako Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zerga, Hiri Ondasun Higiezinen gaineko zerga, eta espaloien bidez (pasabideak) ibilgailuak finketara sartzeko udaleko jabari publikoa erabiltzeagatiko tasak, autotaxien aparkalekuen erreserba, kioskoak, eta kutxazain automatikoak Errolda Fiskalak onartzen dituen 1744/2017 zenbakidun Ebazpena sinatu da.

Erroldak jendaurrean ikusgai jarriko dira Getxoko Udalaren Zerga Kudeaketaren bulegoetan (Kontu-hartzailetzaren Bulegoak, Foruen kaleko 1. zenbakiko 2. solairuan), 2017ko maiatzaren 10etik 31ra bitartean, lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara; Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera babestutako datuak izanik, interesdunek egiaztatu egin beharko dute izaera hori.

Borondatezko kobrantzarako 2017ko aldia ekainaren 1etik 30erakoa izango da. Informazio gehiago nahi izanez gero, Egutegi Fiskala kontsulta daiteke Udalaren webgunean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +