Oharrak eta Berriak

Aurretiko proposamenak batzea udal ordenantzak eta araudiak aldatzeko

2017/05/04

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, hemendik aurrera herritarrek eta ordezkaritzako elkarteek udal ordenantzak eta arautegiak aldatzeko aurretiko proposamenak helarazi ahal izango dituzte orri honen  bitartez: http://www.getxo.eus/eu/gobierno-abierto/participacion/ordenanzas-reglamentos.

Horrela, maiatzaren 4tik 19ra bitartean ekarpenak batzeko prozesua egingo da, Getxoko Andrés Isasi Udal Musika Eskolan zerbitzuak emateagatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskala aldatu aurretiko proposamenak, hain zuzen. Udal ordenantzak eta arautegiak aldatzeko lehenengo ekimena da hau; aurrerantzean honelako ekimen gehiago egingo dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +