Oharrak eta Berriak

2017 urteko zerga-egutegia (aldaketa)

2017/04/06

2017ko azaroaren 27an Alkatetzak agindutako 1109/2017 Dekretuaren bidez onartu da:

Alkatetzaren 3693/2016 zenbakidun Dekretua, 2017ko ekitaldirako egutegi fiskala onartzen duena, aldatzea, eta ondoko epe berri hauek ezartzea:

  • Ekainaren 1etik ekainaren 30era arte.
    Ondoko hauek borondatez ordaintzeko epea:
    - Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga (TMIZ)
    - Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)
    - Ibilgailuak espaloien bidez finken barrura sartzeko eta aparkalekuak erreserbatzeko tasa (Pasabideak)
    - Taxien aparkalekua erreserbatzeko tasa
    - Kiosko bidez bide publikoa okupatzeko tasa
    - Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeko tasa (egoiliarren urteko txartelak:TAO.)
    - kutxazain automatikoak.

Helbideratutako ordainketa borondatezko epea amaitu ondorengo lehenengo egun baliodunean egingo da. Helbideratzeko eskabideak ekainaren 20ra arte onartuko ditugu.

Zergak helbideratzeko inprimakia

Ordainagiri horiek «nahierako ordainketa» modalitatean ere ordain daitezke, baldin eta udal zerga ordenantzan onetsitako baldintzak betetzen badituzte. Hiruhilekoetan zatitu daitezke (mugaeguneratzeak: 06/01, 07/01, 09/15 eta 11/05), seihilekoetan (06/01
eta 10/25) edo ordainketa bakarrean ordaindu (09/15), betiere bankuko helbideratzearekin.

Nahierako ordainketa egiteko eskaerak maiatzaren 1a baino lehen tramitatu behar dira.

Epemuga jaiegunean egokitzen bada, epemuga horren hurrengo lehenengo lanegunera pasako da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +