Oharrak eta Berriak

Espaloia eta bidegorria itxiko dira Makaletako etorbidean, argiteria publikoko lanengatik

2019/02/11

Makaletako etorbideko argiteria publikoko kanalizazioak zaharberritzeko lanak direla eta, datorren asteazkenetik aurrera, otsailak 13, itxita egongo dira aldi baterako Aiboako Garbigunearen eta Fadurako kiroldegiaren arteko espaloia eta bidegorria. Lanak egiteko epea 3 egunekoa izango da, gutxi gorabehera.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +