Oharrak eta Berriak

Aiboako igogailuak eraikitzeko lanak hasiko dira

2019/02/11

infografia

Aiboan, metro geltokiaren eta Miguel Beascoa kalearen artean, bi igogailu berriak eraikitzeko lanak hasiko dira bihar asteartean, hilak 12. Jesusen Bihotza Udal Egoitzara irteera zuzena izango dute. Lanak direla eta, Udalak zenbait neurri ezarriko ditu lanak normaltasun osoz egin eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Lanak egiteko epea 6 hilabetekoa da.

Horrela, bihartik aurrera, Arkotxako parkearen zati bat, geltoki inguruan, hesiekin itxiko da obra-gunea eta horra sartzeko pista bat egokitzeko. Era berean, Plentziako noranzkoan metroko sarbidea babesteko lanak hasiko dira, Metro Bilbaorekin eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin koordinatuta. Inguruan dagoen oinezkoentzako ibilbideari jarraipena emango zaio metro geltokian sartzeko dauden eskailera eta arrapalaren bitartez.

Azkenik, trenbidearen ondoan paraleloan dagoen aparkalekua, Zarrenebarri kaleko sarbidearen eta Arkotxa kaleko sarbideko eskaileren artean, kendu egingo da lanak egiten diren bitartean obrako makinak sartzea ahalbidetzeko. Ondorioz, debekatuta egongo da gune horretan aparkatzea gaur astelehenetik aurrera.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +