Oharrak eta Berriak

Galtzada zolatzeko lanak egingo dira Algortako Etorbidean eta Mariandresena kalean (Abenduaren 9tik 12ra)

2018/12/04

Datorren igandetik aurrera, abenduak 9, hasiko dira galtzada zolatzeko lanak Algortako etorbidean, Torrene-Mariandresena eta Satistegi-Mariandresena tarteetan, eta Mariandresena kalean bertan. Jarduketa hau, Algorta Etorbidea urbanizatzeko proiektuaren 2. fasearen barruan dago. Lanen zati handiena gauez egingo da ibilgailuen zirkulazioan ahalik eta enbarazu gutxien eragiteko (gaueko lanetan Mariandresena itxita egongo da, eta hartara, Bilborako noranzkoan doazen ibilgailuek Algorta Etorb. hartu beharko dute Los Fueros kalerantz edo Triangeluko bidegurutzerantz joateko). Halere, lan hauek egingo dira eguraldi onak laguntzen baldin badu.

Egin beharreko lan-segida honako hau izango da:

- Igandea, hilak 9, eta astelehena, hilak 10, bitarteko gauan, 22:00etatik 06:30 arte: Mariandresena eta Algorta Etorb., Satistegitik Mariandresenaraino.

- Astelehena, hilak 10, eta asteartea, hilak 11, bitarteko gauan, 22:00etatik 06:30 arte: Algorta Etorb., Torrene eta Mariandresena eta Satistegi eta Mariandresena arteko zatiak.

- Asteartea, hilak 11, eta asteazkena, hilak 12, bitarteko gauan, 22:00etatik 06:30 arte: Algorta Etorb., Satistegi eta Mariandresena artean.

 - Asteazkena, hilak 12, 08:00etatik: Algorta Etorb., Torrene eta Mariandresena artean.

Udalak barkamena eskatzen du lan hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +