Oharrak eta Berriak

Bidea itxiko da Gobelaurre eta General Echagüe kaleetan, asfaltatze lanengatik

2018/10/08

Romoko Gobelaurre eta General Echagüe kaleetan, argindar sareko kanalizazio lanak amaitu ondoren, bihar asteartetik aurrera, hilak 9, asfaltatze lanak egingo dira eremu horretan. Hori dela eta, bidea itxiko da zirkulazioarentzat aipatutako kaleetan. Gobelaurreri dagokionez, bide alternatiboa emango zaie ibilgailuei.

Eskatzen a kontuz ibiltzea eta lanak egiteko mugatu diren aparkalekuetan ipinitako  seinale eta balizajea errespetatzea, asfaltatze lanak zein ondorengo bide-seinale horizontalak berriz jartzeko lanak behar den moduan egin ahal izateko.

Uste da lanak egiteko epea bi egunekoa izango dela.

Udalak barkamena eskatzen du lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +