Oharrak eta Berriak

Neguko ordutegia Turismo Bulegoan

2018/09/28

Datorren astelehenean, urriak 1, Getxoko Turismo Bulegoaren neguko ordutegia indarrean sartuko da. 

Horrela, Ereagako bulegoan, maiatzaren 31ra arte, jendearentzako ordutegia ondorengo hau izango da: astelehenetik larunbatera 09:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Igandeetan: 09:30etik 14:30era. Telefono zenbakia: 94 491 08 00 eta helbide elektronikoa infoturismo@getxo.eus . Abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 1 eta 6an bulegoa itxita egongo da.

Bizkaiko Zubiko Informazio Turistikoaren Gunean, urriaren 1etik abenduaren 9ra bitartean, ordutegia honako hau izango da: astelehenetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Telefono zenbakia: 615 75 62 90. Abenduaren 10ean gune hau itxiko da apirilera arte (Aste Santua baino egun batzuk lehenagora arte).

Informazio gehiago:

http://www.getxo.eus/eu/turismo/descubre-getxo/Oficina-turismo-getxo

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +