Oharrak eta Berriak

Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak erabiltzea eskatzeko epea zabalik irailaren 7ra arte

2018/07/20

Datorren irailaren 7ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalaren Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalen doako erabilpena lortu ahal izateko eskaerak aurkezteko epea. Udal Gizarte Zerbitzuetako jarduera eremuan lan  egiten duten hirugarren sektoreko elkarteentzat dira aipatutako guneak.  Emate hori egoitza gisa eta baita komuneko tokiak aldi baterako jardueretarako erabiltzeko izango da.  Bestalde, noizbehinkako jardueretarako guneen erabileraren ematea ez da deialdi honetan aurreikusten, hori urte osoan zehar eska baiaiteke, eta bere ematea libre dagoen tokia eta ordutegiaren araberakoa izango da.

Informazio gehiago 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +