Inmigrazio eta kultur arteko Unitatea

Getxoko Udalaren 2012-2015 Legealdiko Planaren helburu estrategikoetako bat da aurreratutako gizarte politikak garatzea eta, gertaera enblematiko bezala, zera jasotzen du: kultura arteko hiri estrategia bat finkatzea, aniztasunaren onespenean, bertako eta kanpoko pertsonen arteko elkarrekintzaren sustapenean, parte-hartze politiko eta sozialean eta bereizkeriaren prebentzioan oinarritutakoa.

Udalak Immigrazio eta Kultura artekotasunaren Unitate bat dauka, 2004an eratu zena, eta organikoki Getxoko Gizarte Zerbitzuei atxikita dagoena. Immigrazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren gaian, kultura artekotasunaren ikuspegiarekin, zeharkako esku hartzerako eta udal aholkularitzarako bokazioarekin sortzen da. Eta bere berariazko ekintzatik egiten du, baina baita beste udal zerbitzu eta arlo batzuekin partekatutako lanetik ere (ikuspuntuak berritu, egokitzapenak, kontrasteak, erantzunkidetasuna…).  Bere ekintzan beste zeharkako ikuspegi batzuk ere sartzen dira (generoa, hizkuntza normalizazioa...). Aurrekontu propioa daukan arren, unitatearen programan beste arlo batzuetako aurrekontuak ere inplikatzen dira, baita alderantziz ere, hots, bere aurrekontuak beste arlo batzuetako programetan.

Getxok 2004. urtetik parte hartzen du Eusko Jaurlaritzak EAEn sustatzen duen atzerritarren Harrerarako Udal Sarean. 2011. urtetik, Getxoko Udalak Kultura arteko Hirien Sarean (RECI) ere parte hartzen du; sare hori Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen Intercultural Cities baterako ekintzetan sartzen da.

Bere jarduerari buruzko informazio osoa xehatuta aurkituko duzu webgunearen dagokion atalean: www.getxo.net/es/inmigracion

Online dagoen Gizarte Zerbitzuen memorian, Immigrazioaren eta Kultura artekotasunaren gaineko berariazko atal bat dauka.

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +