Zer da eta norentzat

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren sarbidea da, eta haren funtzio nagusia gizarte-beharrak detektatzea eta haiei erantzutea da.

Gizarte Zerbitzuen Sistemak, beste sistema eta politika publiko batzuekin koordinazioan, helburu hauek ditu:

-          Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendekotasunaren ondorioz emandako banakoaren eta familiaren beharrei erantzutea.

-          Babesgabetasun-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.

-          Baztertze-egoerak prebenitzea eta haiei erantzuna ematea, eta, halaber, pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.

-          Larrialdi-egoerak prebenitzea eta haiek eragindako beharrei erantzuna ematea.

Getxon bizi den edonorentzako, baldin eta profesional-talde baten laguntza behar badu bere autonomia, integrazioa eta/edo gizarte-ongizatea hobetzeko. 

Getxoko oinarrizko Gizarte Zerbitzua. Baliabide gida

Beste hizkuntzak: Arabiera Txinera Frantsesa Georgiera Ingelesa Portugesa  Errumaniera Urdu

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +