Dirulaguntzak

Gizarte Zerbitzuen Sailak Getxoko udalerrian jarduerak egiten dituzten pertsona juridikoentzako diru-laguntzak deitzen ditu urtero, udalaren gizarte-zerbitzuetako helburuaren barnean dauden diru-laguntzak (12/2008 Legea)

Horrenbestez, honako hau lortu nahi da:

  • Gizarte-kohesio handiagoa sortzea.
  • Elkartegintza eta boluntariotza bultzatu eta sustatzea Getxon.
  • Gizarte-ekimenari laguntzea Gizarte Segurantzaren Euskal Sistemako prestazioen katalogoaren barnean ez dauden prestazio nahiz zerbitzuak garatzeko.
  • Sektore publikoaren eta hirugarren sektorearen arteko lankidetzaren alde egitea.

Diru-laguntza hauen hartzaileak dira, irabazi-asmorik gabeko entitate, erakunde edo elkarteak, Getxoko Udalean, Eusko Jaurlaritzan edota dagokien erregistro publikoan entitate moduan erregistratutakoak, Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten dutenak, jarduerak Getxoko udalerrian garatzen dituztenak edota udalerriko biztanleei bideratuta eta udalaren Gizarte Zerbitzuekin koordinatuta jardun nahi dutenak.

Erregistroan egindako inskripzioek oinarri arautzaileak onartzen diren datatik bi urteko antzinatasuna izna behar dute.

Entitateek jaso ditzaketen diru-laguntzen modalitateak edo lerroak, ondoren zerrendatzen dira. Diru-laguntzen lerro bakoitzerako berariazko oinarri arautzaileak 14. artikuluan jasotzen dira.

- Izapideak

- 2017ean emandako diru-laguntzak

- 2017ean ukatutako diru-laguntzak

- Gobelaurre Boluntariotza Zentroko lokalak erabiltzeko eskaerak

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +