Berriak

Bisita Agustina Zalbidea Achari

2018/05/21

Bisita Agustina Zalbidea Achari bere 100. urtebetetzeagatik

Imanol Landak, Getxoko  alkateak, Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batekin, Agustina Zalbidea Acha bisitatu du gaur goizean Algortan, 100 urte bete dituela eta.   

Agustina Zalbideak bizitza guztia eman du Algortan. Alaba baten ama da eta bi iloba eta bi birloba ditu, eta atzo ospatu zuen familia guztiarekin data berezi hau. Ohi bezala, getxotar honek Aixerrotaren oroigarri bat eta lore sorta bat jaso ditu agintarien eskuetatik.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +