Berriak

Ibar Nagusien Etxeak

2018/05/15

Ibar Nagusien Etxeak bere jardueretako batzuk zentroko beheko solairuan egiten segitu ahal izango du

Getxoko Udalak gaur goizean izandako bilera batean Ibar Nagusien Etxeko ordezkariei aditzera eman die, bere jardueretako batzuk egiten segitu ahal izango dituela Romoko Nagusien Etxean horretarako dagoen gunean, zentroa ixten ez den bitartean. Horrek esan nahi du elkarteko kideek beren jarduerak (solasaldiak, abesbatza, tailerrak…) egiten segitu ahal izango dituztela beheko solairuan, Ibar Nagusien Etxeak jarduera guztia RKE Romo Kultur Etxera eramateko Udalak egindako eskaintzari uko egin ondoren.  

Datorren ostiraletik,  maiatzak 18tik aurrera,  gizon eta emakumezkoen ile-apaindegia, masajista eta podologia ekipamendu berriekin, billardun aretoa eta, hilaren 28tik aurrera, gimnasioaren zerbitzua Romo Kultur Etxean izango dira , eta horrek suposatuko du Lope de Vega kaleko eraikinean itxi egingo direla,   kudeaketa eraginkorraren logikari jarraituz, ez delako aurreikusten zerbitzuak bikoiztea.  Egun dauden baliabideak aprobetxatzeko ere, aipatutako zerbitzuetan erabiltzen zirenak udal Erresidentziara eramango dira, bertan erabil ditzaten. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +