Berriak

Hainbat zerbitzu pertsona nagusientzat

2018/05/11

Romo Kultur Etxeak hainbat zerbitzu jarriko ditu martxan pertsona nagusientzat

Datorren maiatzaren 18an, ostiralarekin, Romo Kultur Etxean zerbitzu berriak jarriko dira martxan, horien artean hirugarren solairukoak, udalerrian bizi diren 60 urtetik gorako pertsonentzat, 2016-2019 legegintzaldi planeko jazoera ezagunenetakoa betez. Oinarrizko zerbitzuak dira abiatuko direnak, adinekoen bizi-kalitatea eta ongizatea hobetuko dituztenak. Lehenengo momentu batean, RKEren instalazioetan eskainiko diren oinarrizko zerbitzuak dira: gizon eta emakumezkoen ile-apaindegia, masajista eta podologia; billardun aretoan; mahai-jokoak eta tailerrak antolatzeko guneak. Dinamizatzaile sozio-kulturala ere izango da bertan. Eta laster, gimnastika-gela zabalduko da. 

Areto berriak Getxo Lagunkoia, pertsona nagusiekin (biztanleriaren %31 dira) atsegina izango den udalerria bultzatzearen aldeko ekimenaren barruan kokatzen dira eta erantzuna emango diete 2017an udalerriaren egoerari buruz egindako, eta parte hartze handia izan zuen, azterketaren ondorio nagusietako biri. Horietan pertsona nagusiek Udalari eskatu zioten udalerriko pertsona nagusi guztientzat (elkarteko batekoak izanda edo ez, eta anitzak), astiko eskaintza erakargarria eta egokia bermatzeko, partaidetza ahalbideratzeko eta baliabideak adin tarteen eta aniztasun funtzionalaren arabera desberdintzeko. 

Zerbitzu gehiago

3. solairua irekita, RKE ordu gehiagoz egongo da zabalik, hau da, 08:00etatik 22:00etara, astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 21:00etara, asteburu eta jaiegunetan. Egun beretik aurrera, helduentzako Liburutegiak etengabeko ordutegia izango du, 08:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera, eta 09:15etik 13:00etara larunbatetan. Horrez gainera, ikasgelen inguruko eskaerari erantzuteko, aste osoan, larunbat eta igandeak barne, ikasteko aretoak zabalduko dira, RKEn programaturiko gainontzeko jarduerarik ez badago aipatutako areto horietan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +