Berriak

Diru-laguntzak

2017/12/29

1,1 milioi euro banatu dira 1.585 Gizarte Larrialdiko Laguntzen artean, 2017an

Getxoko Udalak  1.169.262€  banatu ditu  1.585 Gizarte Larrialdiko Laguntzen (GLL) artean, 2017an. Laguntza horiek eskatu dituzten 634 familien artean banatu dira. Eusko Jaurlaritzaren eskuduntza dira diru-laguntzak, eta gure udalerrira 796.887€ bideratu ditu aurten; Getxoko Udalak ipini du gainontzeko dirua, 372.375€, eskaera guztiei erantzuna eman ahal izateko. Udal Gizarte Zerbitzuek laguntzak bideratu, gestionatu eta ordaintzeko ardura dute. Azken urteetan GLLak emateko zuzendutako diru-kopurua areagotu da, 2016an 960.650€ banatu zirelako eta 2015ean 894.072€.
Aldizkakoak ez diren laguntza hauek gastu arrunt eta ezohikoei aurre egiteko baliabide nahikorik ez duten pertsonei daude zuzenduta, eta gizarte-bazterkeriako egoerak prebenitzeko edo saihesteko dira.

Aurten, Eusko Jaurlaritzak GLLak arautzen dituen Dekretuan aldaketak egin ditu, “pobrezia energetikoaren egoera”-ren kontzeptua lehenengo aldiz sartzeko. Horrela, Getxon emandako zenbatekoaren %29,9 etxea mantentzeko gastuetara zuzendu da;  %29,1 aipatutako energia-gastuetara; %18,3 oinarrizko beharretara; %13,1 alokatze eta ostatu gastuak ordaintzeko izan da: %4,8 konponketak eta instalazioak egiteko; %3,1 altzariak eta etxe tresna elektrikoak erosteko; eta %1,5 zorpetzeko. 

GLLak justifikatzeko epea datorren urtarrilaren 15ean amaituko da Bestalde, datorren urtarrilaren 15ean amaituko da 2017an zehar emandako GLL, Gizarte Larrialdietarako Laguntza guztiak justifikatzeko epea. Diru-laguntzak justifikatzeko emandako kontzeptuaren ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira.

Udalak gogoratzen du oso garrantzitsua dela jasotako Laguntzen justifikazioa behar bezala egitea, hori ez egitekotan, Udala itzultze prozesua martxan jartzen hasiko baita. 

Eskatutako agiriak norberari dagokion Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +