Berriak

Hitzarmena sinatu dute

2017/11/27

Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak Gizarte Zerbitzuak kudeatzeko hitzarmena sinatu dute

Getxoko Udalak eta Uribe Kostako Gizarte Zerbitzu Mankomunitateak administraizo-hitzarmena sinatu dute, gizarte-zerbitzuen mapa gauzatzean eskualdeak eskaini beharko dituen zerbitzuak kudeatzeari buruzkoa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoak jasotzen duenez.  “Hitzarmen honen sinadurak garrantzia ematen dio elkarrekin lan egiten ari garen denborari. Hitzarmenarekin forma ematen diogu kolaborazioari, era formalean eta egituratuan, bi entitateen arteko koordinazioa etorkizunari begira hobetzeko, bazterketa larrian bizi diren pertsonei laguntzeko eta gure inguruan beraien bergizarteratzea lortzeko, helburua baita ongizate fisikoa eta emozionala ahalbideratzea. Eskerrak ematen dizkiet Mankomunitateari eta zerikusia duten gainontzeko entitateei, beti elkarlanean aritzeko agertu duteno konpromisoagatik, gure udalerrientzat eta herritarrentzat erantzunik hoberena emate aldera”, azpimarratu du alkate getxotarrak. 

Lau urteko iraupena izango duen hitzarmenak lan egiteko era berria arautuko du, eskualdearekin (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) elkarlanean, eta hainbat zerbitzu ditu xede, une honetan aldi baterako eran ari dira abian eta denborarekin zehazten joango dira, beharren arabera. Zerbitzuak hurrengoak dira: 

* Bazterketa-egoeran dauden pertsonentzako eguneko arreta-zerbitzua. SORTARAZI entitatearen bitartez eskaintzen da eta 20 bat erabiltzaile edukitzen ari da hilean.  Inguruko bazterketa egoeran dauden pertsonak bertara daitezke, nahi dutenean eta behar dutena bertan egon. Helburu nagusia da beraien oinarrizko beharrak asetzea, hau da jakiak, higiene aeta abar. 

*Gaueko harrera-zerbitzuak 19 plaza ditu. Informazioa, lo egiteko tokia, afaria, gosaria eta higienerako aukera eskaintzen ditu zerbitzuak. Gaur egun, aldin behin Berangoko Karabieazpi kaleko egoitza batean eskaintzen ari da eta aurten 38 pertsona pasa dira.  Une hoetan 10 lagun daude. 

* Baztertzeko arriskuan daudenentzako tutoretzapeko etxebizitzen zerbitzuak 13 plaza ditu. Getxoko Udalak 9 plaza eta Uribe Kostako Mankomunitateak 14. 

Aurreikusita dago eguneko arreta-zerbitzua eta gaueko harrera-zerbitzuaren egiturak Getxon lekutzea, nahiz eta aipatu bezala, azken hori orain Berangon egon. Getxoko Udalak zerbitzuaren kostuaren %67,41 hartuko du bere gain, eta Mankomunitateak %32,59, lurralde-eremun osoan berari dagokion biztanle-portzentajearen arabera. Tutoretzapeko etxebizitzei dagokienez, erakunde bakoitzak ordaindu beharko ditu bere lurralde-eremuan dauden etxebizitzen gastuak. Behar izatekotan, hitzarmenak aurreikusten du plazen kopurua trukatzea. 

Hitzarmena sinatzea oso positibotzat jo du Anabel Landak, Mankomunitateko presidenteak “zerbitzu hauek eskaintzea erronka garrantzitsuari erantzutea suposatzen duelako eta baita horien hobekuntza ere, bazterketa larri egoera horiek hobetzera lagunduko duelako. Gainera, eskualdeko erakunde-baliabideak optimizatzen ditu eta jasangarriagoak egin ere”.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +