Berriak

Bisita Elvira Quesada Ortizi

2017/11/16

Bisita Elvira Quesada Ortizi bere 100. urtebetetzea ospatzeko

Imanol Landa alkate getxotarrak, Elena Coria, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari batekin batera, bisitatu dute gaur goizean Elvira Quesada Ortiz, bere Algortako etxean, 100 urteen ospakizuna dela eta.  

Elvira bizitza osoa bizi izan da Getxon, lehenengoz Areetan, jaio zen tokian, eta 1946az geroztik Algortan. Seme eta alaba baten ama, hiru iloba eta lau biloba izan ditu emakumeak. Bere urtebetetzea oso pozik eta ilusionatuta ospatu du, eta ohi bezala, emakumeari  Aixerrotaren oroigarria eta lore sorta bat opatu dizkiote agintariek.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +