Berriak

Gaueko Harrera-Zerbitzua

2017/06/19

Gaueko Harrera-Zerbitzua emateko hitzarmen berria sinatuta

 

Getxoko Udalak, Uribe Kostako Mankomunitatearekin batera, Sortarazi elkartearekin sinatu berri du beste hitzarmen bat, Gaueko Harrera-Zerbitzua eman diezaiela, Uribe Kostako Komarkan bizi edo pasatzen diren etxerik gabeko 18 urtetik gorakoei. “Zerbitzu hori Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Bilduman aurreikusita dago, eta bazterketa larria bizi diren pertsonei laguntzen die birgizarteratzera eta baita bizi diren inguru sozialean integratzera ere, helburua baita pertsona horien ongizate fisikoa eta emozionala ahalbideratzea”, azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi arduradunak. 

Gaueko Harrera-Zerbitzua informazioa, lotarako tokia, afaria, gosaria eta norberaren higienea egiteko aukera ematean datza, Berangoko Karabiazpi kaleko 2 zenbakian, (behin betiko kokapenaizan arte), lekututa dagoen Argitzean aterpetxean. Hitzarmenak aipatutako zerbitzua 2017ko ekainaren 13tik abenduaren 31ra arteko epean ematea arautuko du, 63.530€tan. 

Urtarriletik ekainerako arte erabilitakoa

2017ko urtarriletik ekainera 25 gizonek eraibli dute aipatutako zerbitzua, horietatik 10ek 7 urtetik baino gutxiago, hemendik pasa direlako, zerbitzura egokitu ez direlako, jarraitu nahi izan ez dutelako, edo ostaturako beste aukera bat aurkitu dutelako (alokatutako gelak, Foru Aldundiaren zentroak...). Gainontzeko gizonek 7 egun baino gehiago eman dute bertan, eta aterpetxean izan ondoren, aipatutakoaren ereduko beste toki bat aurkitu dute. Denboraldi horretan emakume batek bakarrik behar izan du zerbitzua eta pentsio batera bidali zuten.

Zerbitzuak harrera ona izan du auzokideen artean eta ez da kejarik izan.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +