Berriak

AJANE elkarteari

2017/05/19

AJANE elkarteari lokal bat utzi dio udalak Algortan

 

Getxoko Udalak gaur goizean Algortako erdi gunean dagoen udal egoitza baten erabilera utzi dio ekitaldi batean  AJANE, Algortako Nagusien Elkarteari. Juan Bautista Zabala kaleko 6an lekututako lokal hori egoitza gisa erabiliko du elkarteak eta baita bere  ekitaldi batzuk egiteko ere. “Emate honekin erantzuna ematen diogu elkartearen eskariari, auzoan, erreferentzia izateko, egiten duen jarduerarako egoitza behar zuelako erdigunean. Horrela gainera udalerriko Nagusien Etxeen deszentralizazio prozesuan beste urrats bat ematen ari gara.  Horiek lokal berriak izango dituzte Romon abian jarriko den Romo Kultur Etxean, Getxo Andra Marin, Orduña mendate kalean, eta orain Algortan. Horiek guztiek ahalbideratuko digute proposamen bateratuan eta udalerriko pertsona nagusientzako proposamen irekian lan egitea”, azaldu du Imanol Landa alkate getxotarrak. Alkateak urtean zehar egiten duen lanagatik eskerrak eman dizkio AJANE elkarteari orokorrean, eta bereziki bere zuzendaritza batzordeari, udalaren laguntzarekin “Algortan pertsona nagusientzako jardueren egitarau erakargarria eta interesgarria antolatzen duelako, Getxo pertsona nagusiekiko hiri lagunkoia egiteko denon konpromisoa berresten”, amaitu du Alkateak .     

Bestalde, Iñaki Fernández Arriagak, AJANEko zuzendaritza batzordeko buruak eskerrak eman dizkio udalari lokala erabiltzeko uzteagatik, eta gogoratu du “elkartea duela lau urte sortu zen eta gaur egun 800 bat bazkide ditu, horietatik 600 emakume, eta kopuru horiek elkartearen  garapen handiaren isla dira”. 

AJANEren egoitza berriak93 metrokoadro ditu eta bertan gela bat hainbat mahairekin eta telebista batekin, bulegotxo bat eta komunak egokitu dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +