Nagusien Etxeak

Bizi-itxaropenak gora egitearen ondorioz eta hirietako hirigintza prozesuak direla-eta, biztanleen zahartzea ere areagotu da, eta Getxok, nola ez, badu joera horren berri.

Getxoko biztanleen ia heren batek (% 29,24) 60 urte baino gehiago ditu.

Zahartzen ari den eta, ziur asko, etorkizunean gehiago zahartuko den gizarte honetara egokitzeko asmoz, udaleko Gizarte Zerbitzuak, dituzten eskumenak kontuan hartuta, hainbat esparrutan lanean ari dira, besteak beste, mendekotasunak dituztenen arreta, zahartze aktiboaren sustapena edota adineko pertsonen parte-hartzea.

Gainera, 2012-2015 Legegintzaldiko Planean jasota dagoen bezala, Nagusien Etxeen deszentralizazioa sendotzeko eta bakoitzaren kudeaketa koordinatua eta optimizatua egiteko lanean ari dira.

Azken helburu horren adierazgarri da elkarte-sarean, oro har, dagoen aniztasuna eta dibertsitatea eta , bereziki, adineko pertsonen elkarteetakoa, jarraian ikus daitekeenez:

Elkartea Sorrera
urtea
Bazkideak Kontaktua Lokalizazioa

Algorta - Neguri
2013 700 Tfnoa: 609 008 342
asociacionajane@hotmail.com
J. Bautista Zabala kalea, 3B (etxabea)
(behin-behinekoa)
48991 GETXO
1987 6396 Tfnoa: 944660150
ibarnagusi@gmail.com
Lope Vega kalea, 12
48930 GETXO
1995 320 Tfnoa: 94 406 24 27
urtealaiak@gmail.com
Pto. de Orduña kalea, 16 (etxabea)
48993 GETXO

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +